XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ain urruti ta ain urbil!

Ain urruti, ta ain urbil
Au izan den gure gurpil.

Ogei urte dizkiñagu
alkarren albolanean.
Nik, ire gose biotzean:
ik, nere egarri ixillean.

Begiratu niñan bildurrez beingoan:
ik, bestera begiratu unan.
Begiratu idanan beste bein bildurrez:
nik, jetxi nizkiñan begiak samiñez.

Ain urruti, ta urbil!
Ogei urte onen ixil!

Asperen bat nik. Ik: gaxo al-ago?
- Burua astun diñat. Ez diñat geiago.
Itz-egin nai unan: baña sorgiñ batek
alda ziñan ire itza. Aidean lañoak zeudek.

Ain urruti, ta ain urbil!
Orrek din gure biotza il!